Lakoak Etxea
Lakoak egitasmoa 2003an jarri genuen martxan, etxea sakonki zaharberritu ostean. Milaka lagunek bisitatu gaituzte harrezkero eta honek eskarmentua eta lanean jarraitzeko grina eman digu.
Etxea gelaz gela alokatzen dugu eta toki lasai eta ongi komunikatuan dago; Nafarroa ezagutzeko kokapen ezin hobean.
Landetxea mahatsak zapaltzeko dolare edo lako zaharren gainean eraikia dago. Lakoen zonaldea zaharberritu eta liburutegi bihurtu dugu. Parte ikusgarriena 130m koadroko upategia da. Gosaria jangela amankomun txiki batean ematen dugu eta bertan telebista, musika gailua, mahai-jokoak eta mikrouhin labea dago.